Kirol errezeta
Kirol errezeta, persona bakoitzaren beharraren arabera, medikuak bidalitako ariketa fisikoa egiteko programa bat da. Kasu hauetan, udal kirol instalazioetara bideratzen dira beraien osasun fisikoa eta mentala hobetzeko ideiarekin.
- Bisita medikoa. Zure osasun-zentroko medikuak edo erizainak zure egoera ebaluatzen du eta gomendio edo bideratze formala ematen dizu.
- Elkarrizketa pertsonala. Kirol-guneko hezitzaile fisiko batek elkarrizketa bat egingo dizu zure beharrak ezagutzeko.
- Neurrira egindako plana. 10 hilabetez, mugikortasunean edo erresistentzian oinarritutako ariketa-saioak prestatzen dira.
- Kontrola eta jarraipena. Hilabetero zure aurrerapena berrikusten da, bizimodu aktiboa mantentzeko.



